Badator hirugarren Eureka Domeka!
2023-08-29 08:26 MusikeaIrailean egingo ditue hiru saioak, 10ean, 17an eta 24an, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Hirugarren Eureka Domeka! heldu da Erandiora. Irailean egingo ditue hiru saioak, 10ean, 17an eta 24an, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Lehenengo hitzordua, hilaren 10ekoa, Hitz Esana emonaldia izango da Mejillon Tigre koletiboaren eskutik. Hilaren 24an, barriz, Erraldoi eguna eta Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da.
Irailaren 17an, ostera, marrazketa inprobisadua bertatik bertara ikusi ahal izango dabe erandiotarrek zein herrira hurreratzen diranek. Ainar Azpiazu 'Axpi' eta Aritz Irigoien marrazkilariak ibiliko dira momentuan momentukoa koadernoan agertzen. Ganera, bertsoz lagunduko dabe saioa, Unai Iturriagak ipiniko ditualako gaiak. Iturriaga bera be marrazkigilea da. Atontzaileek barreak agindu ditue.
Aire zabalaz eta kulturgintzeaz gozetea da Eureka domeka!-ren helburua eta horregaitik Erandioko malekoian izango dira hiru saioak, Itsasadarraren ertzean, gasolinoaren alboan. Euria egingo baleu, Gautxoriak alkartearen egoitzan egingo leukiez emonaldiak.
Atontzaileek kultur hutsune handi bat ikusi eben, eta hutsune hori estu besarkatzea erabagiz, kultur saio ziklo hori sortu eben. Oso erantzun ona jaso dogu aurreko aldi guztietan, eta aurten be geure aurkikuntza munduagaz partekatzea erabaki dogu, ganeratu dabe Gautxorikoek. Oraingoan be herria biziarazotea, eta euskerea plazerragaz lotzea dira haien sakoneko asmoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!