'Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea' erakusketea ikusteko azken astea

Bizkaie! 2023-08-28 13:48   Kulturea

720.000 personatik gora hurreratu dira dagoeneko.

Datorren domekea, irailak 3, Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea erakusketea ikusteko azken eguna izango da. BBVA Fundazinoak babesten dauen erakusketeak, 720.000 personatik gora erakarri ditu dagoeneko.


Horrezaz gan, egunotan bisitariek Lynette Yiadom-Boakye: Halako ilunabar bizirik eta Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketak ikusi ahal izango ditue, azken hori Iberdrolak babestua; hirugarren solairuan, barriz, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Artelanak dagoz ikusgai, baita Yayoi Kusamaren murgiltze-instalazinoa be, Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibersoaz harainditik igorria (2020).

Azkenik, bisitariek BBKk babesten dauen Artea ikasbide erakusketea bisitetako aukerea be izango dabe Hezkuntza-gunean.

Sarrerak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu