Gerra Zibilaren amaierea ardatz 'Bilbao Izan' programan
2023-08-28 13:23 KultureaGerra Zibila Bilbon (IV): Gerraostea izenburupean.
Uriko auzoen historia, ezaugarriak eta bitxikeriak herritarrei hurreratzeko asmoz atontzen ditu Bilboko Udalak hilero bisita gidatuak, Bilbao Izan izenpean. Udako deskantsuaren ostean, irailean berrekingo deutse programeari, eta oraingoan Bilboko Alde Zaharra zeharkatuko dau; uriaren zapaldu tzea eta horren ondorioak ardatz hartu ebenekoa, erregimen frankisteak erakunde guztien Gobernuaren ardurea hartu eta politika barriak inponidu zituanean, hain zuzen be.
Irailaren 5etik urriaren 1era bitartean egingo ditue bisitaldiak, oinez egitekoak, gidari baten laguntzaz eta ordu eta erdi ingurukoak. Martitzenetik domekara egingo ditue eta eguen arratsaldetakoak euskeraz izango dira. Talde zabala batu ezkero, beste egun eta ordu batzuetan be hitzartu leitekez bisitaldiak euskeraz.
Ekimena, Alde Zaharrera helduko da Abando, Santutxu eta Artxanda zeharkatuz, bere garaian Gerra Zibilaren memoria historikoa eta horrek Bilbon izan zituan ondorioak erakutsiz.
Bisitaldiotan parte hartzeko aurretik emon behar da izena, doban, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!