'Hiru Karratu' erakusketea, irailaren 1era arte

Bizkaie! 2023-08-28 10:35   Kulturea

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederen Fakultadeko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterra egin daben bederatzi ikaslek, Hiru Karratu erakusketeagaz amaituko dabe prestakuntza ibilbidea. Erakusketea bariku honetara arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Erakusketa Aretoan.

Leioako campusean emondako graduondoko ikastaro espezializauaren promozino barriko ikasleak dira aurkezpenaren protagonistak, Aitana Rodríguez, Urkia Sánchez, Pep Boadas, Annick Laruelle, Jeanette Dinelli, Ana Tejada, Paula de Luisa, Ander Martínez eta Renzo Boggio, hain zuzen be.

Erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak EHUko Arte Ederen Fakultadeagaz orain hamarkada batetik daukan akordioaren parte da. Batzar Nagusiak erakundeak uriaren erdigunean daukien erakusketa aretoa lagaten dabe, lana, Bizkaiko ikusleakana errazago gerturatzeko. Hiru Karratu erakusketea irailaren 1era arte egongo da ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.

Sarrera doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu