Hemen da XV. Balendin Enbeita lehiaketea
2023-08-24 09:40 BertsolaritzeaBertso idatziak irailaren 30era arte jasoko ditue.
Gai, neurri eta doinu librean idatzitako bertsoak irailaren 30era arte jasoko ditue. Bertso guztiak barriak izan behar dira, hau da, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.
Maila bi dagoz, helduak, 18 urte edo gehiagokoak eta gazteak, 17 urtera artekoak.
Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte-hartzaile guztientzat: Helduen kasuan, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 8 bertso egin behar ditu eta gehienez 12; eta gazteek, barriz, gitxienez 6 bertso egin beharko ditue eta gehienez 10.
Parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leike. Sariak, urte amaierako Albe Galea ekitaldian banatuko ditue. Bertso jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso; halanda ze, lortzen dauen saririk handiena emongo jako.
Sariak
Helduentzat:
• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
• 2. saria: 700€ eta garaikurra.
• 3. saria: 400€ eta garaikurra.
Gazteentzat:
• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
• 3. saria: 100€ eta garaikurra.
Nora eta zelan bialdu
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu daitekez.
Posta arruntez bialtzekotan, bertsopapelean ez dau egilearen izenik agertu behar. Bertso-sorta bakotxa izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia agiri dala. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten dan zehaztea komenidu da.
Hona hemen helbidea:
XV. Balentin Enbeita Saria
Algortako Bertsolari Eskolea (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 Getxo
Posta elektronikoz bialdu gura badira, Word formatuko dokumentu bi bialdu behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren zehetasunak. Hona hemen helbide elektronikoa: balendinenbeita@gmail.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!