Sancho Almendral: 'Idea artistiko transbersalak defendiduten dituen musikariak dira'

Andoni Mugica Lopez 2023-08-28 07:55   Barriketan

Unai Ibañez, Behotsik Orkestrearen prensa arduraduna eta Sancho Almendral, Behotsik Orkestrearen zuzendari titular barria.

Behotsik Orkestrearen hamabigarren urtebetetzean Sancho Almendral zuzendari titular barria iragarri dabe Igor Gimenez ordezkatuz, 2022-2023 denporaldi amaieran taldea itxiko baitau. Profesionalizazino prozesuan aurrera jarraitzen dau Behotsikek, arlo artistiko barrietan sartuz, diziplina eta geografia askotako erakundeakaz lankidetzan.

Behotsik Orkestrea 2011ko udan sortu zan musikan denporea emoteko gazte talde baten idearen ondorioz, baina, batez be, giro atsegin eta lasaian, musikaz nahiz konpainiaz gozetako. Igaz egin eben hamargarren urteurrena Behotsik: 10 urte, hamaika lagun ikuskizuna eskaini eben. 

Bizkaie!, Unai Ibañez Behotsik Orkestrearen prensa arduradunagaz eta Sancho Almendral, orkestrearen zuzendari titular barriagaz egon da.

 

Unai Ibañez

1.- Behotsik orkestreak 12 urte bete ditu. Zelakoak izan dira orain artekoak?

Behotsik orkestrea Bilboko Koral Alkarteko Konserbatorioan ikasten genduan gazte talde batek sortu genduen, eta geroztik gazteok kudeatutako orkestra sinfonikoa da. Ideia zoro horrek 12 urte irautea sekulakoa izan da.

Urte honeetan orkestra klasikoaren sustraiei eusten saiatu gara, musika estilo asko jorratuz eta programa bereziak eginez, esaterako, soinu-bandei eskainitako programak, rock sinfonikoa, umeentzako operea, rapa eta hip-hopa edo manga eta anime musikea. Atzera begira, lagun eta momentu ederrez beteriko 12 urte izan dira.

2.- Zeintzuk izan dira Behotsik-ek bizitako momentu onenak?

Egia esan asko izan dira, besteak beste, Otxarkoagako Udaltegian egiten genduzan lehen enseguak, Alemaniara EuroCamerata orkestreagaz egin genduzan bidaiak eta kontzertuak, geure ensegu lokala egokitu eta estreinau genduanekoa, Radio Euskadiko Graffiti saioan bost urtez kolaboretea, Bilboko Azkuna Zentroan 1.000 personatik gora batu genduzanean, Fair Saturday-ren barruan eskainitako rock sinfonikoko kontzertua…

Baina, zalantza barik, momentu garrantzitsuena igaz Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan eskainitako kontzertua izan da. Behotsik: 10 urte, hamaika lagun ikuskizuna geure hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldia izan zan, pandemiaren ondorioz urtebetez atzeratu behar izan zana; agertokian 250 musikari baino gehiago batu ginan: batetik orkestrakideak eta joandako sasoietan orkestrako kide izandakoak eta, bestetik, Bilbo eta Bizkaiko hainbat abesbatzetako abeslariak. Gainera, artista ospetsuak batu genduzan oholtzan, besteak beste, Gorka Sierra musika zuzendaria, Doctor Deseoko Francis Díez, Aneguria rap abeslaria eta Gilkitxaro antzerki taldeko Ane Zabala eta Galder Perez. Amesa.

3.- Igor Gimenezek, orain arte orkestrako zuzendaria izan dana, taldea itxiko dau aurten. Baina, dagoeneko, bere ordez Sancho Almendral izentau dozue zuzendari titular. Zeintzuk izan dira erispideak zuzendari titular barria aukeratzeko?

Apirilaren amaierean ekin geuntsan hautaketa prozesuari 2022-2023 denporaldia amaitu baino pixkat lehenago. Profil askotariko 24 hautagaitza jaso doguz eta hautagaien artean egon dan nazinoarteko presentziak harritu gaitu: Belgikatik, Portugaldik edo Venezuelatik jaso ditugu hautagaitzak.

Erronka nagusiena, hautagaien artean geure orkestrearen filosofia eta funzionamenduagaz bat egingo dauen personea bilatzea zan. Orain arteko zuzendaria, Igor Giménez, orkestrearen sorrera prozesuan egon zan, beraz ondo ezagutzen eban horren funzionamendua.

Hautagai guztiei asmoa horreen guztien barri emon ondoren, fase bitan atondu genduan hautagaitza prozesua: Lehenengo fasean, Igor Giménez (zuzendari artistiko ohia), Borja Mollá (orkestrako kontzertinoa), Nerea Arcenillas (idazkaria) eta Ioritz Madariagak (zuzendari teknikoa) osotutako lantaldeak hautagaiak hautatu eta gero hasi zira  alkarrizketa personalak. Puntuazino one lortu eben lau personek proba praktikoa egitera pasau ziran: orkestrearen entsegu bat zuzendu eta orkestrako kideek hautagaiak zuzenean ezagutzea, hareen ebaluazinoa egin ahal izateko hain zuzen be.

Sanchok fase biak bikain gainditu zituan, prestakuntza artistiko bikainaz gan, hareen ikuspegi estrategikoa gustau jakun, hau da, idea onak ditualako de Behotsiken hurrengo 3-5 urteetarako.

4.- Zein da zuen aurtengo kontzertu-agendea?

Gure denporaldi sinfonikoak kurso akademikoen antzerakoak dira, jarduera irailetik bagilera bitartean. Beraz, datozen asteotan enseguei emongo deutsegu hasierea

Kontzertuei jagokenez, zemendiaren azken zapatuan, Black Friday dalakoaren hurrengo egunean, Fair Saturday ekitaldian hartuko dogu parte urtero lez, konsumismo hutsaren aurrean kulturearen konsumo masiboa aldarrikatuz eta ekimen sozial askotan dabizen alkarteak lagunduz. Bestalde, martian Musika-Música jaialdian parte hartuko dugu seguruenik.

Kurso amaierara begira, ezin dogu pista handiegirik emon oraindik, baina dagoeneko prestauta daukagun emonaldi original bat eskainiko dogu ikusleak jantzan jarteko. Hamaika udaletan aurkeztutako programak, oso harrera ona izan dau, beraz aukera mordoa izango dira datorren udan zehar geugaz jantzan egiteko.

5.- Etorkizunari begira, zeintzuk izango dira hurrengoko pausoak?

Irailean Zuzendaritza Batzordea barritzeko hauteskundeak egingo ditugu. Urte birik behin barritzen da batzordea, izan be, Behotsik osotzen dauen edozeinek, beti be, bazkideeak diranak, Batzordeko kide izateko eskubidea dabe.

Alde musikalari jagokenez, Sanchok orkestrea ahalik eta lasterren haren estilora moldatzea da garrantzitsuena, zuzendari bakotxak norberaren idea musikalak eta proposamenak dituelako.

Datozen urteotara begira, erronka nagusi bi dagoz Behotsiken: Batetik, hazkundea, izan be, duela bost urte ezin izango genduzan amestu Euskalduna Jauregiko Auditorioan kontzertu bat eskainiko genduanik. Orain, ostera, badakigu horretarako kapaz garela, baina argi dago ez litzatekeela posible izango azken urteotan lortutako  saririk barik. Hazten jarraitzeko, ordea, preminazkoa da egonkortasun ekonomikoa bermatzea, geure diru sarrera finko bakarrak bazkideen kuotak baitira, eta ez dogu ezelako diru-laguntza publikorik zein pribaturik jasoten alkartearen gastu finkoak estaltzeko. Beraz, diru sarreren dibersifikazinoa lortu behar dogu, formula barriak sortuz eta geure bazkide kopurua handituz.

Hala ta be, geure filosofia ez da aldatuko: helburu nagusia Bilbo eta Bizkaiko bizitza kulturala bultzatzea da, musikea (bereziki klasikoa) jenteari hurreratzea taldearen jarduera eta emonaldi ugarien bidez. Horretarako, errepertorio barritzaile eta apurtzaileen alde jarraituko dogu, musika klasikoari egozten deutsen estereotipoak hausiz, eta gero eta persona gehiago erakarriz.

6.- Behotsik-en jarraitzaileentzat mezu berezirik?

Eskerrak emotea urte honeetan guztietan geure ondoan egon diran guztiei, gure bazkideei batez be, eskerrik asko proiektu honi babesa emon deutselako. Eta etorkizuneko jarraitzaileei, orkestra klasikoa ikusteko konbita egiten deutsegu, azken finean, Behotsik musika klasikoari leporatzen jakon estereotipoa hausi dabela erakutsi dogu hamaika estilo buztartuz.

Bestetik, jentea animau nahi dogu proiektuak denporan zehar iraun daian, bakotxak nahi edo ahal dauen ekarpena eginez. Musikaria bazara eta zure ahotsa entzutea nahi badozu, Behotsik da zure orkestrea, izan be, Behotsik orkestrea asanblearioa da: musikari bakotxak pertsona bat – boto bat printzipioan oinarrituta, alkartearen erabagi guztiak bozkatzeko eskubidea dau, baitau kontzertuetan interpretetan diran errepertorioak be.

Musikaria ez bazara, alkartearen egiturearen gastu finkoak neurri batean ordaintzeko (egoitza sozialaren alokairua, hornidurak etab.) baditugu urtean kuota txiki bat ordaintzen daben bazkideak. Persona horreek Batzar Orokorretan parte hartzen dabe eta proposamenak egin leikiez arestian aitatutako pertsona bat-boto bat printzipio bera jarraituz.

Eta noski, adi gure webgune eta sare sozialei azken barriei buruzko guztia jakiteko.

 

Sancho Almendral

1.- Behotsik Orkestrearen titular barria zara, zelan zagoz?

Zoriontasun handia sentiduten dot, izan be, orkestrearen etapa barri honetan parte hartzea eta neugan konfidantzea izatea horretarako oso sensazino ona da neuretzat. Gainera, ulertzen dot erantzukizun handia dala kemena eta ilusino askoko talde horren buru izatea.

2.- Zerk erakarri zintuan Behotsik Orkestrearen lan eskaintzan izena emoteko?

Zerk ez nau erakarten! Hamar urte baino gehiago daroez konpromiso artistiko eta sozial handia erakusten. Gainera, idea artistiko oso transbersalak defendiduten dituen musikariak dira, Vientos del Norte zartzuelea edo Aneguria abeslariekaz egindako kolaborazino lako proiektuek talentu gazte honeen moldakortasun artistikoa erakusten dabe.

3.- Zeintzuk izango dira zure lehenengo pausoak zuzendari bezela?

Gustaukoo litxakit orkestrearen soinu identidadea definidutea eta buruan ditudan proiektu batzuk proponidutea baina hori aurrerago ikusiko dogu. Orain, orkestrako kideak ezagutzeko garaia da eta ezarritako konpromisoak eta helburuak lantzen hastekoa.

 

 

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu