Euskal kostaldeko zenbait ozeano-jazoera deskribidu ditue

Bizkaie! 2023-08-23 13:27   Pil-pilean

Ikerketa biak, EHUko Geologia Saileko talde bik argiratu ditue.

EHUKo lan bik ezagutarazo dabenez, itsas mikrofauneak egungo korronteak eta Kretazeoko ozeanoaren baldintzak islatzen ditu.

UPV/EHUko Geologia Saileko talde bik itsas sedimenduetan dagoan mikrofaunearen analisiaren moldakortasuna erakutsi dabe: batetik, Bizkaiko Golkoari buruzko informazino ozeanografiko barria emon dabe, eta, bestetik, Armintzako flysch baltza sortu zan garaiko (113 eta 94 miloe urte bitarteko sedimentuak) itsas baldintzak ondorioztatu ditue.

Harea (Itsas Bazterreko Geologia) eta Kretazeo eta Paleogenoaren ikerketa-taldeek, EHUko Geologia Sailekoak biak, ikerketa bi argitaratu ditue, informazino ozeanografiko barria eta iraganekoa (Kretazeokoa) atarata euskal kostaldetik, sedimenduetan dagoan mikrofaunearen analisian oinarrituta.

Ana Pascual, Itsas Bazterreko Geologiaren taldeko ikertzaileak adierazo dauenez, gaur egungo organismoak sakon aztertu genduzan eta, informazino horregaz, iraganean izan ziran baldintzak estrapolau ditugu erregistro fosila aztertuz. Pascualek azterketa bietan hartu dau parte.

Gainera, 30 urte inguru daroaguz mikropaleontologian lanean, sedimenduetan dagoan mikrofaunearen zati bat aztertzen, iraganeko baldintza ozeanografikoak zehazteko (sakonerea, itsas hondoaren oxigenazinoa, ur-masen eragina eta abar). Organismo-talde biekaz lan egin izan dogu beti: ostrakodoegaz (askotan mikroskopikoak); eta foraminifero bentonikoakaz (itsas ondoan bizi diran protista eta organismoak, gehitu dau Pascualek.

Informazino gehiago hemen.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu