'Artearen Ibilbidea' martxan Gernika-Lumon

Bizkaie! 2023-08-22 13:35   Kulturea

Abuztuaren 28ra arte egongo da ikusgai.

BBK Artearen Ibilbidea dibulgazino artistikoko programeak hasierea emon deutso Gernika-Lumon laugarren denporaldiari. Aurtongo edizinoan, Bizkaiaren irudia erakustea du helburu, bertako artearen historiaren 30 artisten 36 lan erakutsiz.

Beraz, lurraldea erakutsiko da adierazpen artistikoen bidez, XVIII. mendeko azken hamarkadatik XXI. mendeko lehenengora arte. Obrak, Bizkaiako geografia eta ikonografia jasotzen dabe, hori bai, Gernikako erakusketean bertako irudiei emongo deutsee garrantzia.

Ekimona dagoeneko ikusgai dau Gernika-Lumoko Merkurio iturri inguruan. Abuztuaren 28ra arte egongo da, astelehenetik igandera, egun osoan zehar.

Artearen Ibilbidea BBK

2018tik, Artearen Ibilbidea BBK programeak Bilboko Arte Eder Museoaren bildumea bertako aretoetatik harago zabaltzen dau, kultura artistikoa herritarrei hurreratzea sustatzeko eta, aldi berean, haren ondare-aberastasuna erakusten dau.

Maiatzetik zemendira programea Bizkaiko 28 udalerrietako udalen laguntzea izango dau; horreetako bakotxak astebetez hartuko dabe ekimen hau, topagune publiko irisgarrietan eta aire zabalean: Bilbao, Barakaldo, Muskiz, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena (Las Carreras), Balmaseda, Getxo, Plentzia, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Nabarniz, Gernika-Lumo, Mungia, Gamiz-Fika, Erandio, Sestao, Bakio, Gordexola, Ugao-Miraballes, Basauri, Etxebarri, Lezama, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Garai eta Durango.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu