'Works & Process' Guggenheim Museoan
2023-08-18 12:09 KultureaMasterz At Work Dance Family jantza-kolektiboaren eskutik.
Abuztuaren 21, 22 eta 23an, Masterz At Work Dance Family jantza-kolektiboaren ikuskizunak izango dira Guggenheim Museoko plazan eta auditorioan. Jantza-taldeak, mundu inklusiboagoa aldarrikatzen dauen pieza bi eskainiko ditue, Works & Process programarako sortuak.
Courtney 'Balenciaga' Washington koreografoak, New Yorkeko kolektiboko buru eta sortzailea, street dance, street jazz, ballroom, vogue eta hip-hop estiloak buztartuko ditu emonaldian.
Abuztuaren 21ean, pop-up ikuskizuna eskainiko dau Masterz At Work Dance Familyk Museoko plazan. Ikuskizuna doban izango da, 15 minutuko iraupenagaz eta 11:00etan eta 13:00ean antzeztuko da.
Abuztuaren 22 eta 23an, barriz, New Yorkeko Solomon R.-ek Works & Process programearen barruan egindako egonaldi batean sortutako obra bi interpretauko ditu auditorioan. 60 minutuko iraupena izango dau eta arratsaldeko 19:00retan hasiko da. Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!