'Los Chichos del coro' musikalak edegiko dau Arriaga Antzokiko denporaldi barria

Bizkaie! 2023-08-17 12:24   Kulturea

Guztira, 25 ikuskizun eskainiko ditue, irailaren 10era arte.

Arriaga Antzokia prest dago 2023-2024 denporaldi barriari hasierea emoteko. Gaur, hilak 17, Los Chicos del Coro, el musical ikuskizunagaz ekingo deutse egitarauari, irailaren 10era arte ikusgai izango dan proposamena hain zuzen be. Guztira, 25 emonaldi eskainiko ditue.

Hau izango da, beraz, Aste Nagusian egongo dan ikuskizuna, kalidade handiko proposamena, elementu erakargarri ugari dituana. Musikala, Les choristes (Abesbatzako mutilak) filman oinarritzen da. 2004ko filmak, Cesar Sari bi jaso eban, baita Oscar sarietarako, Urrezko Globoetarako, Goya sarietarako eta Bafta sarietarako izendapenak be.

Manu Rodrigez-ek Mathie irakaslearenena egingo dau, eta Natalia Millan, estaduko eszenetako interprete handienetako bat, Viollete Morhange izango da. Horrezaz gan, besteak beste, Rafa Castejónek, Eva Diagok, Iván Clemente Pascalek eta Xisco Gonzálezek hartuko dabe parte.

Gainera, oholtza gainean egongo dira Los Chicos del Coro eskolako abesbatzako umeak, 15 agertuko dira ikuskizun bakotxean, izan be, musikalak ahotsetarako koru propioa dau, Nicolás Martín Vizcaíno pianisteak sortua.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu