Filipinetako Port Barton-eko inguruetako Island Hopping itzela

Amaia Larruzea 2023-08-17 10:55   Ibilian-ibilian

Port Barton, basatia eta bitxia, baina aldi berean, ederra.

Ugarte asko dituan Asiako lurraldeak, baditu bestelako inguruak eta bizipenak be. Manilara ailegau eta uriko gora-beherak bizi ondoren, natura eta nekazaritza ingurura gerturatu gara, Port Bartonera hain zuzen be. Bertan, berdea, naturea, itsasoa, oiloak, oilarrak eta txakurrak non-nahi ikusi eta entzuteko aukerea dago. Sekulako aldea uriagaz alderatuta, izan be, hemen, lasaitasuna, giro ona eta herrikoia sumetan da. Turista oso gitxi dagoz garai honetan ugartean, 50 baino gitxiago esango neuke.

Filipinetako lekuak eta kontuak ezagutzeko whatsapp taldea dago eta bertako gidea, Jake izeneko tipo bat da, Island Hopping ondo ezagutzen dauena. Ni neuk be, berau gomendatzen deutsuet, zalantza barik, izan be, Jake, haren patroia eta Jison marinela artista bikainak dira. Esperientzia parebakoa izan zan, bai eskainitako ibilbideagaitik, baita emondako bazkaria, hontzartza eder batean bazkaldu gendualako be.

Island Hopping dalakoan, alde batetik bestera snorkel egiteko eta tokiak ezagutzeko aukerea dago. Gainera, subertea izan genduan eta turistak gitxi egoanez, geu bakarrik ibili ginan, esperientzia ederra. Hala ta be, ugarte bakotxak esperientzia bereziak eskaintzen ditu, batzuk, agian, turistikoegiak. Hori bai, Filipinetako altxorrak ezagutzeko, esandakoa da aproposena.  

Port Bartoni jagokenez, hondartzatik hasi genduan ibilbidea eta leku honeeatik pasau ginan: Tween reef; Turtle spot; Fantastic reef; Maxima island; Exotic island; Paradise island eta Starfish island. Dordokak, arrainak, anemonak, hondartzak, itsaso zabala, hondar zati solteak itsasoaren erdian... Danetarik ikusteko aukerea. Port Barton, basatia eta bitxia, baina aldi berean, ederra. Txarrena, goizean goiz ugarteko oilar danak bata besteari oihukatzen hasten dirala eten barik; hori kenduta, lasai egoteko leku aproposa.

Behin itsasoaz gozauta, oinezko ibilbide bat egiteko gogoa balego, Pamuayan Waterfalls gomendauko neuke, 11-12km artean, Port Bartonen hasi eta amaitzen dana. Korrika egiteko aukerea be badago. Gainera, ibilbidearen erdian, gitxi gora behera, bainetako leku ona dago. Port Barton, beraz, gomendatzeko lekua!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu