21. Getxoko Komiki Azokea, irailaren 29tik urriaren 1era
2023-08-17 08:32 KultureaAreetako Geltoki Plaza inguruan kokatuko da.
Getxoko Kultur Etxeak Getxoko Komikiaren 21. Azoka atondu dau. Geltoki Plaza inguruan kokatuko da, irailaren 29tik urriaren 1era. Espazio horretan, buru denda eta saltoki, argitaletxe, entidade, fanzine eta abarrentzakoa, baita komikien salmenta eta erakusketak lotutako jarduerak izango dira.
Aurtengo edizinoan, sektoreko personaiei egingo deutse omenaldia, Ana Miralles artista beteranoari eta Mikel Begoña euskal gidoilariari hain zuzen be. Gainera, aurtengo kartelaren disenaitzailea bertan izango da (beste askoren artean), Natacha Bustos. Betiko lez, Areetako Geltokia plazaren inguruan izango da azoka, eta jarduerak, barriz, Romo Kultur Etxean. Guztira, 40 salmenta-poztu egongo dira.
Ana Miralles komikilari eta ilustratzailea da. Haren lanak, esaterako, Cairo, Madriz eta Je Bouquine lako aldizkarietan argitaratu dira. Mikel Begoñari jagokenez, Euskadiko komiki gidoilari nabarmenetako bat da. Horren lan ospetsuenetakoa, Mar de Plomo komiki liburua da.
Ordutegia
- Barikua, irailak 30: 11:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 21:00etara.
- Zapatua, irailak 31: 11:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 21:00etara.
- Domekea, urriak 1: 11:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 20:00etara.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!