AurreraFest! abuztuaren 18tik irailaren 10era izango da
2023-08-16 09:32 Kulturea14 ikuskizunak, Euskalduna Jauregian izango dira.
Euskalduna Bilbaok aurton be AurreraFest! jaialdiaren emonaldiak eskainiko ditu Aste Nagusian. Bilboko Jaien egitarauan honako hauek sartzen dira: Grease musikala; Mayumanaren Impulso jantza eta perkusinoa; Markeliñeren Carbon Club kabareta; La curva de la felicidad eta Las chicas del trébol komediak.
Aurtengo edizinoan aurkeztutako 44 hautagaietatik, 14 igoko dira eszenatokira. Aurrera Fest!, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenak, bertoko artistak promozionatea eta zirkuitu komertzialera heltzea du helburu.
Ikuskizunak abuztuaren 18tik irailaren 10era bitartean izango dira, 0E aretoan, 10 euroko prezioan. Sarrera guztiak salgai hemen.
Egitaraua
- Barikua, abuztuak 18: El Escondite (Karramarro Impro).
- Zapatua, abuztuak 19: Itsasoa Laino Dago (Soinuak Haizean).
- Domekea, abztuak 20: Vaya par de Vasc@s (Nerea Garmendia eta Victor Amilibia).
- Eguena, abuztuak 24: Historias Cercanos (Amets Bete Kultur Elkartea).
- Barikua, abuztuak 25: The One kontzertua.
- Zapatua, abuztuak 26: Deep Sea Monk kontzertua.
- Domekea, abuztuak 27: Gospel Bilbao kontzertua.
- Eguena, abuztuak 31: Los Invetores (Oliver & Liuba).
- Barikua, irailak 1: Ausarta (Lotura Dantza Konpainia).
- Zapatua, irailak 2: Risión Impovsible (Crossover).
- Domekea, irailak 3: Eguzkilore (Bazzkun Proiektua).
- Eguaztena, irailiak 6: Despotorre (Roquel Torres eta Ane Linda).
- Eguena, irailak 7: Beldurrekin Dantzan (Ilargi).
- Barikua, irailak 8: The Standarse Of My Chilhood (Olatz Garcia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!