Arrantzaleen Museoak 75. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2023-08-11 11:00   Kulturea

Itsasoa, jantzea, antzerkia, musikea eta historia buztartuko ditu.

Arrantzaleen Museoak 75. urteurrena ospatuko dau abuztuaren 18an, Bermeon. Bizkaiako Foru Aldundiak kudeatuta, euskal arrantzaleen bizitza eta ohiturak erakusteko asmoz sortutakoa.

Eguna hasteko, Alkartasuna Jantza Taldearen ikuskizuna izango da eta ondoren, erakusketea iraunkorrera bisita gidatuak eskaniniko dira. Gainera, Itsasoa laino dago obrearen kontzertua egongo da, baita ekitaldirako bereziki diseinautako argi bereziak ikusteko aukerea be.

Arrantzaleen Museoak miloe bat bisitari inguru izan ditu 75 urteetan. 2022an hain zuzen, 250 bisita gidatu, 50 ekitaldi baino gehiago eta erakusketa 2 atondu ziran.

75 urte honeetan, Bizkaiko Foru Aldundiak museoaren sorkuntzea eta eraldaketea sustau dau. 1948an, Ercilla Torrea erosi eta barriztau ondoren, Arrantzaleen Museo bihurtu eben, izan be, geure herriarentzat hain garrantzitsua dan arrantzaren bizitzak, ohiturak, gremioak, ontziak eta teknikak erakusten ditue.

Egitarauko jarduera guztiak doban izango dira, baita asteburu osoan zehar museoko sarrerak be.

Egitaraua

- 12:00: Alkartasuna Jantza Taldea. Ondoren, museoari bisita gidatua.

- 20:00: Itsasoa laino dago ikuskizuna, Soinuak haizean taldearen eskutik. Gauez Ercilla Dorrearen aurrealdea argiztatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu