Olga Tokarczuk Donostian izango da Literaktum Topaketen barruan
2023-08-11 09:06 Kulturea2018an Literaturako Nobel Saria jaso eban.
Olga Tokarczuk idazle poloniarra, irailaren 29an egongo da Donostiako Okendo Kultur Etxean. Egungo idazle onenetako bat, 2018an Literaturako Nobel Saria jaso eban. Guztira, bederatzi nobela eta hiru kontakizun liburu idatzi ditu.
Idazleak, haren ibilbide literarioaz egingo dau berba solasaldian. Ekitaldia, Danele Sarriugartek gidatuko dau.
Euskaraz liburu bat itzulia da, Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Elkar, 2020, Amaia Apalauza Ollo eta Sonia Kolacke) hain zuzen be. Horrezaz gan, Uxue Alberdik itzulitako testu bi dagoz armiarma.eus atarian.
Beraz, Literaktum Topaketaren bigarren edizinoa Okendo Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sartzea doban da, lekua bete arte.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!