Neandertalen errastuak San Adriango koban

Bizkaie! 2023-08-10 08:53   Kulturea

Dozena bat ikasle eta boluntariok hartu dabe parte, Aranzadi Zientzia Alkartearen koordinazinoagaz.

Aranzadi Zientzia Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

2008. urtean hasi ziran Aranzadi Zientzia Alkartekoak San Adrianen, iraganeko aztarnak argitaratzen. 2023ko kanpainan, Paleolitoan zentrauta, emoitza garrantzitsuak lortu ditue, izan be, orain dala 40.000 urte neandertalek kobea rabili ebela ziurtatu dabe.

Aurtengo garagarrilean, hain zuzen be, dozena bat ikasle eta boluntariok hartu dabe parte, Aranzadi Zientzia Alkarteko koordinazinoagaz, Alfredo Moraza, Manu Ceberio eta Jesus Tapia. Lanak, sektore bitan banatu dira, baseleizearen inguruan eta ostatu aldean.

Baseleizan topau ditue Erdi Paleolitoan giza okupazinoaren ebidentziak, horreen artean, piztien zatiak eta harrizko dozena bat tresna. Hazur gehienetan gizakiek erabilitako errastuak topau ditue eta harrizko tresnei jagokenez, silex eta harriaz dagoz eginak, teknika landu eta espefiziko bategaz. Kanpainako azken momentuan topau ditue, hortaz, hurrengo urtean jarraituko dabe San Adrianen.  

Neandertalek, 240.000 eta 40.000 urte artean okupau eben Eurasia, haren desagerpenari buruzko inkognitak gaur egunera arte jarraituz. Neandertalek gaurko gizakiaren adimen eta gaitasunak zituen eta, beraz, ezinbestekoa da ahalik eta datu gehien lortzea, hots, portaera, tenikak, plangintzak eta estrategiak ezagutzea. Gainera, lehenengo aldia da hain altitude handian topetan ebela espezie horreen errastuak, 1.000 metrotara hain zuzen.

Informazino gehiago hemen.

Aranzadi Zientzia Alkartea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu