Aquarium Itsas Film Festibala, abuztuaren 14tik 19ra

Bizkaie! 2023-08-09 10:01   Kulturea

Aurreko urteko erantzun bikaina kusita, 5 egunetik 6ra pasau dabe.

Donostiako Aquarium Film Festibala abuztuaren 14tik 19ra izango da. Aurtengo edizinoak barritasun asko dakarz, izan be, 2022an izandako arrakastea ikusita, 5 egunetik 6ra pasetea erabagi dabe. Aurreikusitako saio guztiak dobakoak izango dira.

Lehen egunean, abuztuaren 14an, astelehenean, Donostiako Nazinoarteko Itsaspeko Zinema zikloa ikusteko aukerea egongo da. Film Laburrek, urpeko mundua ezagutarazotea eta itsaso eta ozeanoei errespetua izatea dabe helburu. Hurrengo egunean, abuztuaren 15ean, Beñat Gereka-ren Itsasoak Pizten Gaitu filma proiektauko da; Malagako Jaialdian ikusleen saria irabazi eban eta 80 minutuko iraupenekoa da.

Abuztuaren 16an, italiako ikus-entzunezko bat emongo da, Urpeko Ondarea. Museo bat Itsaspean hain zuzen be. Hilaren 17an, eguenean, Mirella R. Abrisqueta zuzendariaren El Olvido del Mar dokumentala ikusteko aukerea izango da eta barikuan, barriz, Aritz Aranburu surflariaren mundua ezagutzeko La Isla de los Triges dokumentala eskainiko dabe.

Azkenengo egunean, Donostiako Aquariumeko barrunbeak ezagutuko doguz bisita eta esperientzia esklusiboen bitartez, izan be, laborategia, arrain sukaldea, kuarentenak eta biologoen eguneroko bizitzaz gozau ahal izango da.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu