Ramon Agirre, Alaitz Arenzana eta Nerea Alberdi izango dira epaimahaikideak
2023-08-09 09:55 Zinemea46. Euskal Zine Bilerea urriaren 19tik 22ra egingo da.
Aurten 46 urte beteko ditu euskerea eta zinemea batzen dituan Lekeitioko jaialdiak eta epaimahaia, Nerea Alberdik (konpositorea, orkestratzailea eta moldatzailea), Ramon Agirrek (ibilbide luzeko euskal aktorea) eta Alaitz Arenzanak (Zinegoak jaialdiko zuzendari artistikoa) osotuko dabe.
Ramon Agirre aktore Donostiarrak, joan zan urtean jaso eban Lekeition omenezko saria. 1983an ekin eutson aktore ibilbideai eta ordutik, estadu zein nazinoarteko mailan film ugari egin ditu, esaterako, Michael Hanekeren Amour lanean hartu eban parte.
Nerea Alberdi, musika konpositore, orkestratzaile eta modelatzailea da eta soinu-banda ugari sortu ditu telebista eta arte eszenikoetarako. Alaitz Arenzana, barriz, Bilboko Zinegoak jaialdiko zuzendari artistiskoa da.
Edizino barri honetan berez garenagaz konektetan jarraitzea da asmoa, jaialdiaren oinarrietan sustraituz. Euskal Zinemeak herriagaz dauen loturea loratzea da helburua, zinemara joateko ohitureari balorea emonez.
Euskal Zine Bilerea ezaguna bada, lehiaketeagaitik da: Euskeraz produzidutako askotariko lanen erakusleihoa, teknikea, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai ugari batzen dituana. Esangura horretan, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak egongo dira. Aurkeztutako lanen artean 20 inguru izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!