4.800 ikusle baino gehiago Erriberriko Antzerki Jaialdian
2023-08-08 13:31 KultureaPublikoaren erantzun ona azpimarrau dabe zuzendariek.
Abuztuaren 6an amaitu zan Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 24. edizinoa eta atontzaileek azaldu dabenez, gogoz erantzun dau publikoak. Danetara, 4.844 lagun joan dira ikuskizunetara, eta saio askotan sarrerak agortu dira.
Beraz, jaialdiaren arduradunek balantze oso positiboa egin dabe, publikoaren harrera bikainaz markautako edizinoa izan da, eta, adierazo dabenez, arrakastatsuak izan dira La Cavaren barruan eta kanpoan programautako proposamen guztiak.
La Cava aretoko ikuskizun asko bete egin ziran, esaterako, El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca (Xavier Bobés), Man Up (Centro Dramático Nacional) edo Mujer en cinta de correr sobre fondo negro (Alessandra García). Horrezaz gan, gainontzeko lekuetako ikuskizun askotan be agortu egin ziran sarrerak, besteak beste, Tafallako Kulturgunean (Sexpiertos) edo Erriberriko Jauregi Errealean (Trapu Zikinak).
Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak, jaialdiko zuzendari biek, publiko guztientzako jaialdia dala aldarrikatu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!