'Artearen Ibilbidea' barriz martxan Baztanen
2023-08-08 08:35 KultureaUda sasoirako atondu ditue erakusketak.
Urtero lez, Baztango artistak euren estudioetako ateak zabaltzen ditue artelanak erakusteko. Beraz, hamabost artisten artelanak ikusi ahalko dira Baztango hainbat herritan, besteak beste, Elizondon, Arizkunen, Erratzunen eta Iruritan.
Erakusketa gehienak Elizondon izango dira, sei hain zuzen be. Danetariko obrak izango dira, adibidez, eskultura eta arkitektura lanak, baina, aurten be margolanak nagusituko dira. Erakusketak, hainbat lekutan kokatu ditue, esaterako, Santotxena Parke Museoan, Erratzuko Liburutegian edo Sasternea Etxean.
Artistei jagokenez, gehienak ingurukoak dira. Hori bai, bertan parte hartzeko kontuan hartu dan erispide bakarra erakusketea Baztanen egitea izan da, beraz, edonork parte hartzeko aukerea izan dau. Artisten artean, Javier Zugasti, Teresa Lafragua edo Xabier Soubelet dagoz.
Sariak
Ikusleen artean hiru sari banatuko ditue, jentea bertoratzeko helburuari eutsiz. Erakusketa bakotxean kaxa bat egongo da, eta zozketan parte hartzeko 8 zigilu izan beharko dira; aurreikusitako sariak: persona bientzat afaria, bertoko produktuen saskia eta Baztango liburu txorta bat.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!