'Hi(ZKI)bridoak'-en laugarren edizinoa, irailetik zemendira

Bizkaie! 2023-08-07 13:49   Kulturea

Jarduerak, 19:30etan hasiko dira Bilboko Euskararen Etxean.

2023ko irailetik zemendira egingo da Euskararen Etxean Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak kultur zikloaren laugarren edizinoa, lau ekitaldi izango dituana.

Horrezaz gan, Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzearen hirugarren deialdiari ekingo jako irailean. Horrek, 3.000 euroko saria bideratuko dau 2024ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko dan ekitaldi bat garatzeko.

Hi(zki)bridoak literaturearen eta ahozkotasunaren arteko mutazinoak dira, letrak, soinuak, bertsoak eta irudiak eraldatzen dituen ekitaldia. Ekimen guztiak, 19:30ean hasiko dira Bilboko Euskararen Etxean (Agoitz Plaza 1).  

Egitaraua

 - Urriak 19: Ahots Planeta podcasta, zuzenean. Idoia Carramiñana.

 - Urriak 26: Alkarrizketa bat pianoarekin: Zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian. Ainhoa Urien Telletxe eta Nerea Iglesias Lili.

 - Zemendiak 23: Bertsolari bekatorosak, Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariak eta Dom Campistron ilustratzailea.

 - Zemendiak 29: Hau gerra bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategia.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu