Baserriko Uzta, abuztuaren 26an
2023-08-07 13:26 KultureaUger musika taldea izango da Atxondoko Biezko Baserrian.
Atxondoko Biezko Baserriak hartuko dau txandea Udako Baserriko Uzta ekimenaren ospakizunean. Abuztuaren 26an Anerrek eta Oihanek baserriko ateak parez-pare edegiko ditue, Hainbeste urte EHKOlektiboko talde eragilean ibilita, aurten gurean izango da hitzordua Baserriko Uzta egiteko. Lehen aldia da Biezkon holako zeozer egiten doguna eta espero dogu geure bezero eta lagunen laguntzea jasotea. Ardura handia da guretzat eta espero dogu ahalik eta ondoen pasetea, jai ederra eta jente ugari hurreratzea, adierazo dau Anerrek.
2007. urtean inguruko herrietan etxez etxe banatzeko saskiak egiten hasi ziran baratzean produzidutako produktuakaz. Orain, salmenta puntu gehiago ditue, besteak beste, Durangoko merkatuan, Durangoko Marisatsa konsumo alkartean eta Arrazolako Amillena jatetxean. Holan, baserritik biziteko erabagia hartu eben.
Ekitaldia goizeko 10:30etan hasiko da ondo etorriagaz, Axpeko parkinetik Biezkora pasiera gidatua egingo da bertoko historia eta kontuak entzunez. Ondoren, etxaldearen bisitea egingo da hamaiketakoagaz amaituz. Aurrera go, 12:30etik aurrera, Uger rock talde bilbotarrak girotuko dau hitzordua eta amaitzean, bazkaria egingo da EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiakaz.
Arratsaldean be, ekintza ugari egongo dira, esaterako, bakarrizketa saio bat, Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren eskutik eta Astoturfer musika taldearen kontzertua.
Baserriko Uztan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira, etxaldeko bisitea, ekitaldiak, bazkaria eta tailerra barrubatuz. Aurretik izena emon beharko da www.ehkolektiboa.eus webgunean.
Egitaraua
- 10:30: Ondo etorria.
- 11:00: Etxaldearen bisitea.
- 12:00: Hamaiketakoa.
- 12:30: Uger taldearen kontzertua.
- 14:00: Bazkaria: Arrazolako Amillena jatetxekoek kozinauta.
- 16:00: Bakarrizketea. Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitia.
- 17:00: Sendabelarren Destilazino tailerra.
- 18:30: Astotufer taldearen kontzertua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!