Badator Araia-Asparreneko 30. Umorezko Antzerki Jaialdia

Bizkaie! 2023-08-07 12:35   Kulturea

Abuztuaren 11tik 15era izango da.

Araia-Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdiak XXX. edizinoa ospatuko dau aurten, eta hiru hamarkadotan daborduko Estaduan bere generoan egiten diran ekimen garrantzitsuenetako bat da.

Aurten12 antzerki konpainia izango dira urtero lez, kaleko ikuzkizunak izango dira udalerriko parke eta plazetan, baita barruko ikuskizunak be eta horreek Araiako Arrazpi Barri kiroldegian ikusi ahal izango dira.

30. urteurrena danez, erakusketea atondu da Araiako areto zaharrean, abuztuaren 12tik 15era. Edizino guztietako kartelak, urte bakotxeko argazki bildumak eta material grafikoz osotutako proiekzinoak egongo dira ikusgai. Ordutegia, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00retaitk 20etara izango da.

Gainera, Herriz Herriko Umorezko Antzerki Jaialdia izenburupean, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak zirkuitu ibiltaria atondu dau, Arabako Lurralde Historikoko hainbat herritan, abuztuan, hain zuzen be. 2023an, zirkuituak 27 emonaldi izango ditu 23 herritan.

Sarrerak webgunean eta Arrazpi Berri Kiroldegiko leihatilan erosi daitekez ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu