Armañon, Gorbeia eta Urkiolak 22.207 lagunen bisita jaso dabe

Bizkaie! 2023-08-07 07:45   Kulturea

Gorbeia izan da urteko lehen seihilekoan bisitari gehien izan dituen parketxea.

Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeek 22.207 lagunen bisitea jaso dabe urteko lehen erdian. Horreetako gehienak (14.726) lanegunetan bertaratu ziran Bizkaiko parke naturaletako interpretazino zentroetara. Kopuru horrek gainditu egin dau 2019ko aldi berean erregistrautakoa, pandemiaren aurreko urtean, 21.079 bisita izan baitziran.

Parketxeen bisitarien artean, kolektibo ugariena ikastetxeetako ikasleak izan dira, izan be, lurralde osoko 156 ikastetxetako 9.216 ikasle izan dira eta Bizkaiko parke naturalen erakargarritasunak ezagutarazoteko diseinautako ibilbide didaktikoetan parte hartu dabe. Beste 4.754 persona hurreratu ziran foru-ekipamenduetara talde atonduetan, eta 8.237 euren kontura.

Persona gehien izan diran hilabeteak honako honeek dira, hurranez hurran: maiatza (4.707 persona), apirila (4.378) eta martia (4.227). Bisita gitxien izan dauen hilabetea, barriz, urtarrila izan da (1.622).

Gorbeia izan da urteko lehen seihilekoan bisitari gehien izan dituan parketxea. Zehazki, 7.981 persona bertaratu dira (5.652 lanegunetan eta 2.329 asteburu, zubi eta jaiegunetan). Ekipamendu hori izan da ikasleen bisita gehien izan dituana (59 ikastetxetatik hurreratutako 3.660 ikasle) eta aldi horretan atondutako taldeetan bisitari gitxien izan dauena (1.091). Zenbaketa orokorrean, bisitari gehien izan dauen hilabetea maiatza izan da, 1.657 bisitarigaz.

Urkiola da bisitari gehien dituan hurrengo parketxea, 7.513 hain zuzen be, eta Armañonen, barriz, 6.713 izan dira bisitariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu