Hamar proiektu lehiatuko dira 'Startup Challenge' saria eskuratzeko
2023-08-07 09:26 ZinemeaProiektuak 10.000 euroko saria irabazteko lehiatuko dira.
Hamar proiektu teknologiko (bost Edukoak eta bost Europakoak) lehiatuko dira Donostiako Zinemaldia Startup Challengen, ekintzaileentzako eta startup barrientzako lehiaketan. Horren garapena ikus-entzunezkoen arloan barruratutako teknologietan oinarritzen da. Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan dago kokatua, Eusko Jaurlaritzeak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatua. Irailaren 28an egingo da.
Estaduko lehiaketearen bost finalistak honako honeek dira: Festival Infinito, metabersoaren bidez ikus-entzuleei ikus-entzunezkoak edozein tokitatik gozetea ahalbidetzen dauen proiektua; Union Avatars, erabiltzaile eta enpresei euren nortasun digitala abatarren bidez kudeatzea; VRMulticam, ikus-entzunezko teknologia murgiltzaileak eta broadcast zerbitzuak batzen dituana; WitScript, machine learningari esker soinu profesionalentzako prozesu optimizatua; eta, Bonzo Studios-ek, Euskadiko taldea, motion kontroleko sistema integratua aurkeztuko dau.
Europako proiektuei jagokenez, ondorengo honeek lehiatuko dira: Anymate Me (Alemania), adimen artifizialaren bidez bideo sintetikoak sortzen dauen enpresea; Dreambird (Erresuma Batua), teknologiak aplikauta, sortzaileen eta entzuleen arteko topagune izateko asmoa duen plataformea; Drylab Media Tech (Erresuma Batua), hodeia teknologiaz, ekoizpen-prozesuan parte hartzen daben ekipoei edozein tokitatik filmautako materialerako sarbidea errazten dauena; HyperRate.io (Alemania), aplikazino mobikorra, sortzaileei ikus-entzuleen bihotz-maiztasunagaz konektetako aukerea eskaintzen dau; eta Marionette (Danimarka), adimen artifizialean oinarrituta, 3D animazinoko profesionalek pertsonaien mobimenduak kostu baxuagoan egiteko enpresea.
Parte-hartzaileek Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BICetako (Business Innovation Center) inkubazino-gune batera doban sartzeko aukerea izango dabe urtebetez.
Epaimahai independente batek aukeratuko ditu proiektu irabazleak, bat Estadukoa eta bestea Europako beste lurralderen batekoa, eta bakotxak 10. 000 euro jasoko ditu. Horrezaz gan, irabazleek eta finalistek 500.000 eurorainoko finantzaketea eskuratu ahalko dabe euren proiektua Euskadin garatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!