Jennifer Lawrencek gaur, hilak 26, jasoko dau Donostia Saria
2025-09-26 09:25 ZinemeaOndoren, Die My Love haren azken filma proiektauko dabe.

Donostia Zinemaldiak Jennifer Lawrenceren talentua autortuko dau Donostia Saria emonez. Oscar saria irabazi dauen antzezleak gaur, irailak 26, Kursaal Auditoriumean egingo dan galan jasoko dau ohorezko saria. Horren ondoren, Die My Love haren azken filmearen proiekzinoa egingo da. Halanda ze, lana inflexino-puntua da Lawrenceren ibilbidean, produktore bezela be parte-hartzen dau-eta. Filmak (Lynne Ramsayk zuzendutakoak) Cannesko zinema-jaialdian izan eban mundu-estreinaldia.
Horrezaz gan, hilaren 19an, Esther Garcia produktore espainiarrak jaso eban lehenengo Donostia Saria.
Jennifer Lawrence Oscar saria irabazi dauen aktore, produktore eta aktibistea da. Besteak beste, Silver Linings Playbook, American Hustle (Oscar saria emon eutsona), Don't Look Up eta Joy filmen protagonista izan da, The Hunger Games trilogiaz gan. 2018an, Lawrencek Excellent Cadaver sortu eban, istorio ausartak kontetako eta hausnartzera sustzatzeko helburua dauen produkzino-etxea. Justine Ciarrocchigaz batera (Lawrenceren bazkidea produkzino-etxean), Lawrencek kritikearen hartu-emon oso onak izan daben proiektuz osotutako zerrenda dinamikoa garatu dau, esaterako: Causeway, No Hard Feelings, Zurawski v. Texas eta Bread & Roses.
Excellent Cadaverren azken proiektua, Die My Love eleberriaren egokitzapena da, Cannesko jaialdiaren 2025eko edizinoan aurkeztua eta zemendiaren 7an estreinauko dana zinema-aretoetan. Filmak Robert Pattinson, LaKeith Stanfield, Nick Nolte eta Sissy Spacek ditu protagonista.
Donostia Sariaz gan, besteak beste, ondoko film honeek proiektauko ditue:
- 11:00: Nest hitzaldiak: Jonas Trueba eta Jose Luis Guerin. Tabakaleran.
- 15:45: Nuremberg (James Vanderbilt). Antzoki Zaharrean. Sail Ofiziala.
- 16:00: Zeru ahoak (Koldo Almandoz). Kursaalean. Sail Ofiziala.
- 20:15: Ombuaren itzala (Patxi Bisquert). Antiguo Berri. Zinemira.
- Horreezaz gan, Frankenstein (Guillermo del Toro) film sorpresa proiektauko dabe Antzoki Zaharreran (21:45) eta Victoria Eugenia Antzokian (22:30).
Kontuak kontu, sari-emote ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!