'Hatsa' eta 'Gatz Harana', Eusko Label sarietako irabazleak

Bizkaie! 2025-09-26 10:28   Zinemea

Josu Ozaita Azpiroz eta Saioa Miguel dira zuzendariak, hurranez hurran.

Josu Ozaita Azpirozek zuzendutako Hatsa filmak eta Saioa Miguelen Gatz Haranak irabazi ditue, hurranez hurran, Eusko Label Film Mikrolaburren III. Lehiaketako lehen eta bigarren sariak. Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzeak atontzen dabe lehiaketea, HAZIren bidez (Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko enpresa publikoa), eta helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko produktuak zabaltzea eta babestea zinemearen bitartez, baita gure nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza-munduan jasangarritasunari buruzko guztia sustatzea eta ezagutarazotea be.

Sailkatutako gainerako film laburrak ondokoak izan dira: Amona, Gonzalo Santamariña; En el baserri, Marta Hernaez Susperregui; Lágrimas de Patxi, Mikel Urreta; Nací leche para ser queso, Beñat Gereka Bikuña; Nautilus, Angel Aldarondo; eta, Zura eta itsasoa, Iker Elorrieta.

Hatsa filmak lortu dau lehenbiziko Eusko Label Saria, 6.000 eurokoa; lan horrek ikatzeaz berba egiten dau, gure arbasoen bizimodu bezela. Gatz Harana lanak, barriz, gatzearen ibilbidea erretratatzen dau, eskuz produziduten danetik eguneroko erabilerara arte, eta hark irabazi dau bigarren saria, 4.000 eurokoa. Pedro Subijana sukaldaria izan da epaimahaiburua. Karmele Pikabea Euskaber kooperatibako gerenteak eta Raimundo Ruiz de Escudero HAZIko zuzendariak osotu dabe epaimahaia.

Donostiako Aquariumean izan dira sari-banaketea eta lan irabazleen eta finalisten proiekzinoak, baita Zinemaldiak lehiaketatik kanpo produzidu eta hainbat euskal zinemagileri enkargatutako bost film laburrak be: Anna (Lur Olaizola Lizarralde); Mahasti artean (Lara Izagirre Garizurieta); Mater (Ion de Sosa); Tu piel (Xabier Gutierrez); eta, Zaindariak (Koldo Almandoz).

Lehen aldiz, gainera, Luces Cameros Acción film laburren jaialdiagaz lankidetzan proiektatutako lana sartu da ekitaldian. Errioxako El Rasillo de Cameros udalerrian egiten da jaialdia. Aukeratutako filma Luis Arrojoren Marciano García izan da, publikoaren eta interpretazino onenaren sariak lortu zituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu