Xabier Elorriagak eta José Julián Bakedanok Euskadiko Filmategiaren saria jaso dabe
2025-09-29 09:34 ZinemeaElorriaga (Zergatik Panpox, 1985) eta Bakedano (Oraingoz izen gabe, 1986) izan dira sarituak.

Ekitaldian izan dira Bakedano bera eta, Elorriagaren ordezkari Arantxa Urretabizkaia idazlea, Zergatik Panpox eleberriaren egilea. Alkarregaz aurkeztu ditue Tabakaleran film ertainen bersino zaharbarritu biak, Donostia Zinemaldiko Klasikoak sailaren barruan. Aurkezpenean izan dira Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria, Joselu Blanco EITBko Programazino zuzendaria, Vanesa Fernández EITBko Kultura eta Euskera zuzendaria eta Urkiri Salaberria Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jaubetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
Urretabizkaiak Elorriagak idatzitako testu bat irakurri dau: Angel Amigok -Zergatik Panpox- lanaren egokitzapena zuzentzeko eskaini eustanean, nobelea irakurrita neukan. Gustau jatan, hunkitu be egin ninduan eta joan dan mendeko 80ko hamarkadan emakumeen errealidadeak ulertzeko beharra eragin eustan. Zaharbarritzea oso erabagi egokia izan da, Filmategiari prestigioa emoteaz gan, ikusleei be mesede egiten deutsen erabagia baita.
Bestalde, Oraingoz izen gabe filmaren errodajea zelakoa izan zan errepasau dau Bakedanok: orduan ez zan uste fikzinoa euskeraz egin eitekeanik eta guk ez genduan bizkaierea aldarrikatu, euskeraz berba egitea errebindikau genduan. Gainera, talde teknikoak izan ezik, inork ez eban kobrau. Zuzendariak eskerrak emon deutsee proiektuaren finantziazinoan parte hartu ebenei, aktoreei, Eusko Jaurlaritzeari eta EITBri. Zaharbarritzea bikain geratu da, lehen egunean bezela dago; oso pozik nago, amaitu dau.
Zaharbarritze proiektu honek Ehun metro (Alfonso Ungría, 1985) eta Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi, 1985) film ertainak be barrubatu ditu. Euskadiko Filmategiak gidatu ditu lau zaharbarritzeak, eta erakunde horrek eta EITBk finantziau ditue, Eusko Jaurlaritzearen babesari esker, Boloniako L'Immagine Ritrovata laborategietan.
Alfonso Ungríak (Ehun metro, 1985) eta Anjel Lertxundik (Hamaseigarrenean aidanez, 1985) egunotan jaso dabe Filmategiaren saria.
Kontuak kontu, Ramón Saizarbitoriaren, Arantxa Urretabizkaiaren eta Anjel Lertxundiren eleberri izenkideetan oinarrituta dagoz, hurranez hurran, Ehun metro, Zergatik Panpox eta Hamaseigarrenean, aidanez, eta Irati Filmak produkzino etxeek egin zituen, 100 miloe pezetako aurrekontuagaz. Diru hori guztia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak emon eban oso-osorik. Bakedanok zuzendu eta produzidutako Oraingoz izen gabe film ertainari jagokonez, Bernardo Atxagak idatzi eban gidoia, Jorge Luis Borgesen ipuin batean inspirauta. 1987ko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean estreinau eben filma.
Lan horreek zaharbarritzeko, Espainiako Filmategian eta Euskadiko Filmategian gordeta dagozan 35 mm-ko jatorrizko negatiboak erabili dira. Lehenik, material fotokimikoa garbitu egin da, mekanikoki moldatu eta gero digitalizetako. Bigarren fasean, denporearen joanak eragindako inperfekzinoak kendu dira, beti bere jatorrizko materialari benetakotasunari eusteko asmoz. Gero, kolorea eta soinua zuzendu dira. Filmategiko teknikariek eta zuzendariek gainbegiratutak lanak abuztuan amaitu ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!