'La Concha', Leire Apellanizen fikzinozko lehen film laburra

Bizkaie! 2023-08-04 10:47   Zinemea

Marta Bassols eta Marta Loza gidoilariek idatzitako lana.

Leire Apellaniz zinemagile Bilbotarrak, ‘La Concha’ film laburra aurkeztu dau, zuzendari bezela egindako lehen fikzinozko ikus-entzunezkoa. Marta Bassols eta Marta Loza gidoilariek idatzitako lana ikusgai dagoeneko Veomac plataformean.

Sayaka Producciones, Apellaniz y de Sosa, Señor y Señora eta Code 7 Pictures etxeek produzidutako filman Eliren istorioa ezagutuko dogu.

Emakume dibertigarria, sexuala eta lotsa gitxikoa da, baita zalantzaz betea eta apur bat hausia be. Udako istorio koloretsu horrek ama gazte bat deskribiduten dau, haren alaitasunari eta duintasunari eusteko burrukan, inguruan guztia apurtzen dan bitartean.

Ikusi hemen Apellanizi egindako alkarrizketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu