'Aire zabaleko zine gauak' Chillida Lekun

Bizkaie! 2023-08-04 08:42   Zinemea

El Gran Maurice (abuztuak 5) eta Suro (Abuztuak 6) proiektauko dira.

A Contracorriente Films zinema-banatzaile eta produktoreagaz alkartu da museoa. Chillida Leku, zinema europarrean eta independentean espezializauta dago eta zinema-aretoa aire zabalean izango da.

19:00retatik aurrera, museoa ilunabarraren argitan bisitau eta ondoren, kalidadezko zinema-gauaz gozetako modua egongo da. Bertan, hamakak jarri dira bisitari guztien eskura. Hori bai, filma ondo ikusteko, beroki, manta eta antzekoren bat eroatea gomendatzen da. Filmak, 22:00etan hasiko dira.

Bihar, zapatua, hilak 5, El Gran Maurice (Craig Roberts) ikusteko aukerea egongo da. Domekean, barriz, Suro (Mikel Gurrea).

Bertako jatetxeak, Lurra Cafe, piknika eskainiko dau menu honegaz:

- Sarrera + Krispetak + Edaria: 22 €

- Sarrera + Hot Dog + Edaria: 23 €

- Sarrera + Krispetak + Hot Dog + Edaria: 26 €

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu