'Inplikatuak' erakusketea, irailaren 10era arte
2023-08-03 11:05 KultureaGasteizko Ataria Interpretazino Zentroan izango da.
Inplikatuak erakusketea railaren 10era arte egongo da ikusgai Gasteizko Atarian, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan hain zuzen be. Erakusketa horrek, Garapen Iraunkorreko Helburuei (GHI) buruzko gogoetea egitera konbidatzen dau, hiru belaunaldietako bederatzi euskal artisten ikuspegiaz. 18 ilustrazinoren bidez, etorkizun on eta jasangarria sortzeko gogoetak, galderak eta emozinoak erakutsiko dira.
Ondokoak dirá topagunean parte hartu daben artistak: Yolanda Mosquera (Amurrio, 1973), Janire Orduna Díaz (Bilbo, 1987), Maite Rosende (Donostia, 1991), Lorena Martínez Oronoz (Irun, 1973), Sandra Garayoa (Donostia, 1993), Belén Moreno Zaldibar (Donostia, 1966), Lucía Bonilla (Bilbo, 1976), Irati Eguren Arruti (Durango, 1981) eta Ainara Azpiazu Aduriz (Hernani, 1980). Erakusketearen komisarioa, Elena Rodriguez arkitektoa (Detalles) da.
Erakusketea analogikoki interaktiboa izango da, izan be, parte hartu daben ilustratzaileak ezagutzeko aukerea egongo da sormen-tailerraren bidez. Tailerra, Orekak, zer gertatzen zaio gure planetari?, irailaren 10ean izango da, 16:30etik 18:00etara.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!