'Aullidos de Otxar'-ek 8.000 euroko dirulaguntzea jaso dau

Bizkaie! 2023-08-02 11:09   Kulturea

Otxarkoagako herritarren kulturea eta hartu-emonak sustatzea eta garatzea dau helburu.

Bilboko Udalak Aullidos de Otxar Antzerki Komunitarioko Alkarteagaz dauen lankidetza-hitzarmena berrargitaratu dau aurton be 8.000 euroko dirulaguntza baten bidez, izan be, Udalak auzoko kulturea eta arte eszenikoen arteko dinamizazinoa bilatzen dauen urteko programan parte hartzen dau.

Hitzarmeneko helburu espezifikoen artean honako honeek dagoz: Otxarkoagako diziplina eszeniko askotako artista eta artista potentzialentzat erreferente izango dan espazio fisikoa sustatzea; auzoko artista, talde eta alkarteak batzea sinergiak sortzeko eta ekintzak eta ikuskizunak egiteko; eta artea auzoan eraldaketa soziala egiteko tresna modura erabiltea, Otxarkoaga uriko erreferente artistiko bilakatuz.

Aullido de Otxar

Aullidos de Otxar Antzerki Komunitarioko Alkartea irabazi asmorik bako erakundea da, eta arte eszenikoen bidez Otxarkoagako herritarren kulturea eta hartu-emonak sustatzea eta garatzea dau helburu. 2012an sortu zan, auzoaren eraldaketa soziala sustateko asmoz, baina 2019tik aurrera be Otxarkoagatik kanpo erakutsi ditue hareen lanak, eta alkarlanean dabiz uriko eta Bizkaiko udalerrietan egiten diran beste proiektu batzuekaz be.

Programearen barruan egiten diran jarduerak, Bilboko Udalaren Kulturarteko Hiria III Plan-ean jasotako eremu espezifiko honeekaz dagoz lotuta: auzoak, kulturea, aisia eta kirola, eta espazio publikoa. Proiektua, Udalaren 2019-2023 Agintaldi Planagaz eta Bilbao Balioen Hiria Balio Agiriagaz dago lotuta dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu