Euskal parte hartze nabarmena Locarno jaialdian

Bizkaie! 2023-08-02 09:17   Zinemea

Negu Hurbilak filmaren mundu mailako estreinaldia izango da.

Euskal zinemeak parte hartze nabarmena izango dau Locarnoko Jaialdi ospetsuan. Bihar emongo deutse hasierea, abuztuaren 2an, hain zuzen. Bertan, Negu Hurbilak euskal filmaren mundu mailako estrenaidia izango da, izan be, Cineasti del Presente sailean parte hartuko dau.

Sail horrek, mundu osoko talentu barrien zuzendaritzapeko edota bigarren film luzeen aukeraketea eskaintzen ditu, batez be, mundu mailako estreinaldiak.

Filmaren zuzendariak, Ekain Albitek, Adriá Roca, Nicolau Mallofre eta Mikel Ibarguren izan dira eta ekoizleak, barriz, Maluta films eta Cornelius Films. Aktoreei jagokenez, Jone Laspiur da protagonistea, besteak beste, Atlantida, L'Alternativa, REC, FICS jaialdietako Work In Progress proiektuetan hartu dau parte.

Gainera, euskal partaidetzea ez da hor amaituko, izan be, lehen film luzeen garapenari babesa emonez, Locarno Residency topaketeak Irati Gorostidiren Anekumen lanari eskainiko jako parte hartzeko aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu