165.418 bisitari jaso ditu garagarrilean Guggenheim Bilbao Museoak

Bizkaie! 2023-08-01 13:00   Kulturea

Egunik jentetsuena 25a izan zan, martitzena, 6.987 persona egon ziran.

Azken aste jentetsuetan Bilboko Guggenheim Museoan, aurreikusitakoa baino bisitari gehiago joan dira egunotan. Uda sasoian jente asko batzen da museoan, turismoagaitik, baina aurtengo garagarrilean errekor historikoa gainditu dau.

Pasa dan hilebetean, 165.418 lagun baino gehiago hurreratu dira Guggenheimera 5.336 lagun eguneko, batez beste, hau da, museoaren historiako  garagarril jentetsuena izan da.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparauta, % 68 atzerritik etorri dira eta frantsesak izan dira nagusi (kopuru osoaren % 16) eta horreen atzetik herbereetarrak (% 8), ingelesak (% 6) eta alemaniarrak (% 6) izan dira gehien. Espainiar estaduari jagokonez, nabarmena izan da EAEtik (% 9), Kataluniatik (% 4) eta Madrildik (% 3) etorritako lagunen kopurua. Egunik jentetsuena 25a izan zan, martitzena, 6.987 persona egon ziran.

Urteko kopuru metatua kontuan hartuta, 2023an bisitarien erritmoa beste urte batzuetakoa baino handiagoa da. Gauzak holan dirala, museoak 2022an baino % 17 bisitari gehiago jaso ditu dagoeneko.

Arrakasta horren erantzulea aldi baterako erakusketen kalidadea eta aniztasuna izan da: Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino (babeslea: Iberdrola); Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea (babeslea: BBVA Fundazinoa); Lynette Yiadom-Boakye: Halako ilunabar bizirik; Artea ikasbide 2023 (babeslea BBK); eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak erakusketa iraunkorra (babeslea: BBK).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu