‘Artistak Egoitzan’ programeak baditu irabazleak
2023-08-01 12:22 KultureaXV. deialdiko lau proiektu irabazle hautatu ditu.
BilbaoEszenak, Bilboko Udalaren Baliabide Eszenikoen Zentroak, Artistak egoitzan programearen XV. deialdiko lau proiektu irabazleak hautatu ditu.
Irabazleak garapen fasean dagozen proiektu bi dira, Rabi(a)/Amorrua, Olfa Sendesniren performancea; eta Redoble, un proyecto sobre la transformación y el binarismo, Silvia Larrauriren clown eta lengoaia barrien piezea; eta proiektu bi hasierako fasean, Enborrak, Paula Gironiren jantza, soinu eta ikus-entzunezkoa; eta Objeto permanencia, Sleepwalk Collective-ren eszena garaikidea. Garapen-fasean dauden proiektuek 4000 euro jasoko dabe, eta hasiereako fasean dagozen proiektuek 2000 euro.
Artistak Egoitzan Bilboko Udalaren programea da, eta bere helburua uriko arte eszenikoen alorrean ikerketea eta barrikuntzea bultzatzea. Horretarako, sorkuntza proiektua aurrera eroan ahal izateko beharrezko baliabide ekonomikoak, instalazinoak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa artisten edo ikerlarien esku jarriz.
Egoitzak gehienez 25 eguneko iraupena izango dau eta epealdi horretan modu trinkoan egingo da, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak BilbaoEszenaren lokaletan eta uriko beste gune eszeniko batzuetan egingo dira, ahal dala garagarrilean, abuztuan eta irailean.
Gainera, hautatutako personek aukerea izango dabe sormen-prozesuak aurkezteko sektoreko publiko orokorrari edo profesionalei, bai Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren (BAD) hurrengo edizinoaren esparruan, bai Udalaren beste edozein ekimen eszenikoren esparruan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!