Getxon amaitu da 2023ko Euskarabentura
2023-08-01 07:51 KultureaHilebetez, Euskal Herri guztiko gazteek hartu dabe parte espedizinoan.
Batzuei labur, beste batzuei luze egin jake 2023ko Euskarabentura, baina hilebeteko espedizinoak azken kilometroak egin ditu domekan, Getxon.
Azken etapean, Portugaletetik heldu dira parte-hartzaileak Getxora, Bizkaia Zubia zeharkatuta, eta ondo etorria emon deutse Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak eta Amaia Agirre Getxoko alkateak.
Garagarrilaren 1ean ekin eutsen ibilbideari eta, egunez egun, zazpi lurraldeetako kultur eta natur ondarea ezagutu ahal izan dabe, garagarrilaren 31ra arte. 400 km baino gehiago oinez (eta beste horrenbeste autobusez), euskerearen erabilerea bultzatuz eta kulturea, osasuna, ekologia eta parekidetasuna balore bezela indartuz.
Azken txanpan, Getxoko kaleak bisitau eta gero, Muxikebarri aretoan egin dabe agurreko ekitaldia. Hilebete osoan makina bat bizipen eta abentura izan ditue, eta danak kontetea ezinezkoa dan arren, sareetan partekatu dabe esperientziak, ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!