FS-Bizkaiak diseinu onena irabazi dau Silverstonen
2023-07-28 12:52 KultureaFormula Studenteko Txapelketako gidaririk bako auto modalidadean.
EHUko Injinerutzako ikasleek Formula Studenteko txapelketako irabazleak izan dira gidarik bako auto diseinu modalidadean. Prestigio handikoa dau txapeleketeak, izan be, mundu osoko 20 unibersidadek hartzen dabe parte. EHUko hirurogei ikasle eta hiru irakasle izan dira Erresuma Batuko Silverstone zirkuituan.
Txapelketearen helburua, injinerutza lan ona egitea da, abiadureari garrantzia gitxiago emonez, beraz, proba bi egiten ditue: Dinamikoa eta estatikoa. Puntu gehien emoten dauan proba, dinamikoa da, izan be, bertan ikusten da autuen injinerutzea egokia dan ala ez.
Lehenengo aldia izan da EHUko ikasleek gidaririk bako autoa aurkezten, beraz, oso harro bueltau dira Euskal Herrira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!