Martxan VII. 'Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera' Kontakizuen Laburren lehiaketea

Bizkaie! 2023-07-28 10:30   Kulturea

Lanak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira hemen.

Bilboko Udalak Kontakizun Laburren Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera Lehiaketearen VII. edizinorako deialdia egin dau, pentsamendu kritikoak sustatzeko helburuari eutsiz, dizkriminazinoa hausi eta aurreretxiak murriztuz.

Lehiaketeak, hizkuntza-modalidade bi ditu, euskerea eta gaztelania eta, modalidade bakotxeko lehen eta bigarren saria emongo dira. Gainera, Bilbon bizi diran egileentzako Bilbo Saria egongo da. Horrezaz gan, lehiaketearen edizino barriko 10 finalisten kontakizunakaz argitalpen bat egingo da. Irakurketa publikoak, topaketak eta alkarrizketak be atondu dira.

Lehiaketearen helburua migratzaileen irudikapen barriak sortzea da, topikoak apurtuz, iraultzeko eta parodietako, egoerea aldatzen saiatuz. Beraz, deialdiaren gaia, eduki eta baloreak dira ardatz: bizikidetzea, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren kontrako burruka, estereotipoak, aurreretxiak, zurrumurruak, identidadea, errespetua, alkarrizketea, aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Sariak

- Euskerazko kontakizuna:

1. Saria: 350 euro.

2. Saria: 150 euro.

- Gaztelaniazko kontakizuna:

1. Saria: 350 euro.

2. Saria: 150 euro.

- Bilbo Saria:

1. Saria: 350 euro.

Irabazle guztien kontakizunak argitaratuko dira eta argitalpenaren ale bi jasoko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu