Euskadik irailean egingo dau Asteklima
2023-07-28 10:01 KultureaKlima eta Energiaren Astearen laugarren edizinoa izango da.
Irailaren 22tik urriaren 1era, klima aldaketearen aurkako jarduerak egongo dira Euskadin, Asteklima 2023, Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizinoari esker. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe eta EEE erakunde publikoen bidez sustatutako ekimen horrek herritarrak kontzientziau eta mobilizau nahi ditu beharrezko transizino energetiko eta klimatikoari aurre egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan izango dira jarduerak, besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, txangoak eta jokoak. Ekitaldi horreek, persona guztiei dagoz zuzenduta.
2022ko edizinoan, 58 udalek, mankomunidade batek eta hiru administrazino batzarrek hartu eben parte. Horri esker, 200 jarduera baino gehiago atonduz. Tailer horreetako batzuk, birziklapena, robotikea, kosmetikea naturala eta konposta egitearen garrantzia izan ziran. Boluntarioen ekimenak be, berezia izan ziran, itsas hondoen garbiketea, landaketak edo zaborra jasotea egin baiziran.
Beraz, Asteklima 2023 toki erakundeen zein herritarren parte hartzea eta inplikazinoa areagotzeko bokazinoagaz itzuli da, izan be, jardueren antolaketa errazteko, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 200.000 eurora arte bideratuko ditu laguntzetan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!