Gaur hasiko da Aztarna Beltza Jaialdia

Bizkaie! 2023-07-28 08:42   Musikea

Gasteizko Falerina Lorategian eta Martin Ttipia plazan izango dira kontzertuak.

Gaur emongo deutse Aztarna Beltza Jaialdiaren 5. edizinoari hasierea. Jaialdiaren helburu nagusietako bat, musika afroamerikarrak kulturan dauen garrantzia kaleratzea da.

Gaurtik, 28tik 30era, Gasteizko Falerina Lorategian eta Martin Ttipia plazan kontzertuak ikusteko aukerea egongo da. Aurton, jaialdiak hiru egun izango ditu, izan be, lehenengo hiru edizinoetan egun bakarrean baino ez zan egiten eta aurreko urtean egun bitan.

Soul, blues, reggae, jazz eta sustrai baltzak izango dira musika estilo protagonistak Gasteizko alde zaharreko leku bi horreetan. Kontzertu guztiak, Kloy MC artisteak aurkeztuko ditu. Gainera, sarrerak doban izango dira.

Barikua 28

- 17:00: Dr. Risi.

- 20:00: Kloy MC eta Father Alien.

Zapatua 29

- 13:00: Vic Mirallas.

- 14:30: A Trio Called Quest.

- 16:00: Mindre Folklore

- 18:00: Nena y Los Broncos.

- 20:00: Koko Jean & The Tonics.

Domekea 30

- 13:00: Erregeak.

- 14:30: Parrucho.

- 18:00: Arima Soul.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu