'Oroimenen Lorategia'-k irabazi dau Begoñako Kanposantua barritzeko lehiaketea
2023-07-27 13:52 KultureaGuztira, hamahiru proposamen jaso eta balorau dira.
Begoñako Kanposantua gune berdea bihurtzeko asmoz, iraganeko memoriagaz bat eginez, Bilboko Udalak deitutako proiektu-lehiaketearen epaimahaiak Oroimenen Lorategia izeneko proposamena egokiena dala erabagi dau.
Guztira, hamahiru proposamen jaso eta balorau dira, 6.150 metro koadroko lurzati berezia bizibarritzeko. Talde bakotxean, gitxienez, arkitekto bat, historialari bat eta paisajista bat egozan (ezinbesteko baldintza zan hau).
Proiektuak aztertutako epaimahaiak bost kide izan ditu: Asier Abaunza, Uri Plangintzako, Proiektu Estrategikoetako eta Espazio Publikoko Saileko zinegotzia; Javier Martínez Callejo, arkitektoa eta Uri Plangintzako zuzendaria; Mikel Ocio, kargu horretan aurretik egon zan arkitekto urbanistea; Anartz Ormaza, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkitektoa; eta Arantzazu Luzarraga, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko ordezkaria.
Oroimen Lorategia:
- Ramón Cuesta González de la Aleja, IWA Studio.
- Juan Escudero Pablos, IWA Studio.
- Estibaliz Álvarez Trejo.
- Peter Veenstra, Lola Landscape Architects.
Lantaldeak, 20.000 euro jaso ditu eta Udalak proiektuaren idazkuntza eta obren zuzenketa emon ahalko jako.
Proposamen irabazleak etorkizuneko espazioa eremu bitan zatitzeko asmoa dau: Lorategi bat erdialdean eta galeria edo eraztun botanikoa hori inguratzen. Gorpuzkiak lurpetik atara aurretik, kanposantuan itxurea berreskuratuz.
Erdiko lorategiak, 2.200 metro koadro inguruko azalerea izango dau eta, Galeria Botanikoak, barriz, 3.700ekoa. Horrezaz gan, 660 metro koadroako memoria-lorategia egingo da. Bertara joateko, hiru sarbide egitea aurreikusten da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!