Flandriar eta euskal kulturek bat egingo dabe

Bizkaie! 2023-07-27 13:02   Kulturea

Tokiko hamaika eragile eta sortzaileren parte-hartzea ahalbidetuko dau.



Etxepare Euskal Institutuak Vlaanderen-Baskenland edo Flandria-Euskadi kultur trukerako egitasmoa aurkeztu dau Donostiako Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentro Tabakaleran.

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak; Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak; Jan Jambon, Flandriako ministro-presidenteak; Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak; eta Fernando Saenz de Ugarte Dantzazeko zuzendari nagusiak aurkeztu dabe dagoeneko martxan dagoan programea eta 2024ko nondik norakoak.

Joan-etorriko egitasmo horreek helburu bikotxa dabe: kultur eragileak alkartzea, esperimentetea eta alkarregaz ikastea. Bestetik, lurralde bietako sorkuntzearen kalidadea eta izakera barritzailea kaleratzeko kultur proposamen zehatzak lankidetzan garatzea.

Ekimenak, kulturea, sorkuntza garaikidea eta hizkuntzea ardatz hartuz, diziplina ugariko eskaintza zabala aurreikusten da. Hamaika programa baino gehiago jasoko dituan egitarauak, kultur eregileen arteko lankidetza eta sarea sustatuko dau. Egitasmoa, urte bitan landutako hartu-emonen emoitzea da, izan be, 2021etik alkarlanean dabiz Euskadi eta Flandria.

Programea martxan dagoan arren, datorren urtera begira egitaraua zabaltzea aurreikusten da. Gaur egun programautako egitaraua hemen ikusgai:

- Dance and Community (Maiatzaren 1etik zemendiaren 31ra).

- Binded Bodies (2023ko maiatzaren 13tik 2024ra).

- Rituals for the Living Present (Abuztutik irailera).

- Vertical Visions (Irailetik 2024ko garagarrilera).

- Youyou eta Irrintzia (Irailetik zemendira).

- Transpoesie (Irailetik urrira).

- Crossing Voices (Urriaren 6tik zemendiaren 22ra).

- Antwerpen Bilbao: Itzulera guztiak! (Zemendiaren 4tik 13ra).

- Korrontzi Dantzan in Flanders (Abenduaren 13tik 15era).

- Flenbasque Chamber Music Exchange (2024ko martiaren 3tik apirilaren 22ra).

- Minority Languages and Translation Seminar (2024ko urrian).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu