Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eskaintza kulturala dakar

Bizkaie! 2023-07-26 11:08   Kulturea

Zirkuitu interesgarria atondu dau abuztu honetarako.

Uda, une egokia izaten da kulturea konsumiduteko. Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak proposamen sorta zabala eskaini dau, Bilboko egoitzan Hiru Karratu erakusketeagaz hasita. Enkaterriko Museoan ostera, George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Ingeniari alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean ikusi daiteke.

Proposamen horreek biek hiru egoitza historiko nagusiek gordetan dituen ondare-altxorrakaz osotzen dira. Gainera, Gernikako, Gerediagako eta Abellanedako Batzar Etxak erakundeek ordutegi zabalagoa dabe udan.

Enkarterriko Museoko erakusketean, George A. Dick injineru alemaniarrak Euskadira egindako txangoetan bere bidaia-kuadernoan marraztu zituan ilustrazinoak batzen dira. Aldi berean, EHUko Zeramika Masterreko bederatzi ikaslek Hiru Karratu aurkezten deuskue Bizakiako Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan. Erakusketea irailaren 1era arte egongo da zabalik. Ikasleak, Aitana Rodríguez, Urkia Sánchez, Pep Boadas, Annick Laruelle, Jeanette Dinelli, Ana Tejada, Paula de Luisa, Ander Martínez eta Renzo Boggio dira.

Bisitak Bizkaiko Parlamentuaren egoitzetara

Bizkaiko Jaunen bilera leku zaharretan, hau da, Gernikako, Gerediagako eta Abellanedako Batzar Etxeak erakundeetan, ondare-legatu aberatsa dago. Udan hiru foru parlamentuek ordutegiak zabalduko ditue, bertako altxorrak erakusteko. Doban bisitau ahal izango dira.

Ordutegiak:

- Gernikako Batzar Etxea egunero bisitau daiteke, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00retara. Hori bai, barrukaldea ikusteko hitzordua hartu behar da hemen.

- Abellanedako Batzar Etxea eta Enkarterriko Museoa: martitzenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00retara. Domeka eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara, eta astelehenetan itxita.

- Gerediagako Batzar Etxea: astelehenetik barikura: 10:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan: 10:00etatik 19:00retara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu