IV. Aurrera Fest abuztuaren 18tik irailaren 10era

Bizkaie! 2023-07-24 12:30   Musikea

Bilboko Euskalduna Jauregian 14 ikuskizun izango dira.

'Despotorre'. Raquel Torres eta Ane Lindane | Ikusi handiago | Argazki originala

Produkzino propioaren aldeko jarrerea da nagusi eta bertako arte eszenikoen onenari aukerea emongo jake Aste Nagusian. Ikuskizunen artean, besteak beste, ondokoak nabarmendu daitekez: "Grease" musikala; Mayumanaren "Impulso" jantza eta perkusinoa; Markeliñeren "Carbon Club" kabareta; "La curva de la felicidad" eta "Las chicas del trébol" komediak.

Aurten aurkeztutako 44 hautagaietatik 14 aukeratu ditue Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenean parte hartzeko, zigilu propioa daben arte eszenikoen esparrura zuzentzen da eta esparru honetan egiten dan lana sustatzea dau helburu, artistek zirkuitu komertzialera heltzea lortu eta ohiko promozinora heltdu daitezan.

Egitaraua

Abuztuaren 18an antzerki interaktiboa izango da, Karramarro Impro taldearen eskutik, El Escondite izenekoa.

Abuztuaren 20an, 0E aretoak Soinuak Haizean hartuko dau, jantza tradizionala eta garaikidea, ganbera musikea eta antzerkia buztartzen dituan Itsasoa Laino Dago ikuskizunagaz. Egun berean, publikoak Vaya Pack De Vasc@S umorezko ikuskizunaz gozau ahal izango dau, Nerea Garmendia eta Víctor Amilibiagaz.

Abuztuaren 24an, Amets Bete Kultur Elkarteak Historias Cercanos antzerki komikoa eskainiko dau. Hurrengo egunean, abuztuaren 25ean, publikoak The One kontzertuaz gozetako aukerea izango du eta musikeagaz jarraituz, hilaren 26an, Deep Sea Monk taldearen kontzertua izango da. Abuztuaren 31n, Oliver & Liubak Los Inventores show-a eskainiko dau.

Loturak Dantza Konpainiak Ausarta jantza esperimentaleko ikuskizuna eskainiko dau irailaren 1ean. Hurrengo egunean, irailaren 2an, Crossoverren Risión Impovsible komedia izango da Euskalduna Bilbaon eta irailaren 3an, barriz, publikoak Eguzkilore izeneko musika ikuskizunaz gozauko dau Bazzkun Proiektuak taldearen eskutik.

Irailaren 6an, Raquel Torresek eta Ane Lindanek Despotorre bakarrizketeagaz barre eragingo egingo deutse publikoari. Hilaren 7an, Ilargiren Beldurrekin Dantzan kontzertua izango da 0E aretoan. Azkenik, irailaren 8an, Olatz Garciak ikuskizuna eskainiko dau The Standarse Of My Chilhood bireren barruan.

Sarrerak

Hamar euroko prezioan, sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu