'Eman Giltza' ekimenaren aurtengo edizinoko bigarren saria Alaitz Duartek irabazi dau
2023-07-24 07:45 Euskerea berbagaiAlaitz Duarte, bi umeren ama, izan da zozketan saritutakoa eta euskerazko olgeta-multzoa eroan dau.
Bilboko Udala da Alkarbidegaz programa hori jorratzeko lankidetzan dabilenetako bat eta helburua da gurasoak sensibilizetea euskerea belaunaldiz belaunaldi eta umezarotik bertatik transmitiduteak dauen garrantziari buruz.
Eman Giltza ekimenaren aurtengo edizinoko bigarren saria Alaitz Duarte santutxuarrarentzat izan da eta Eider Inunciaga Euskerako zinegotziak emon deutso saria.
Aurten, 4 sari emon ditue: lehenengoa, egonaldi bat Euskal Autonomia Erkidego landetxe batean eta, beste hirurak, euskerazko olgeta-multzoak. Urtero legez, sari horreen zozketan parte hartzeko eta sari bat irabazteko, Eman Giltza ekimenari buruzko inkesta bat bete behar zan, besterik barik.
Ekimenaren testuinguruan, Bilboko Udalak zenbait euskarri didaktiko bialtzen deutsee, urtero, umeak izan barri dituen familiei, besteak beste, informazinoa jasoten dauen eskuorri bat, Ku-Ku liburua eta kantuak dituan CD bat helarazoten deutsee.
Horrezaz gan, Eman Giltza webgunean, euskerearen inguruko jarraibideak, baliabideak eta gomendioak ditue familiek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!