Azkuna Zentroak lehiaketea aurreikusi dau bere ostalaritzako espazioak alogaduteko

Bizkaie! 2023-07-24 10:17   Jan edanak

Helburua da espazioei esperientzia gastronomiko bat emotea.

Azkuna Zentroak, lehiaketa publikoari ekingo deutso datozen egunetan, bere ostalaritzako espazioak alokatzeko. Oraingo honetan, Azkuna Zentroa 3 negoziotan oinarritutako ostalaritza-proiektu baten bila dabil eta 3 arlotan argitaratuko dau, lehia eta lehiakortasun handiagoa ahalbidetzeko: Terrazea dauen jatetxe bat, kafetegi bat eta taberna bat.

Lizitatutako 3 guneek Bilboko ostalaritza-eskaintza aberatsa eskainiko dabe. Danetara, 1.500 m2 koadroko azalera eraikia hartzen dabe.

Azkuna Zentroaren ustez, helburua da espazioei benetako esperientzia gastronomikoa emotea, sukaldaritzako azken jokerak eta zentroak urtero izaten dituan 2.000.000 bisitari baino gehiagori eskaintzen deutsen kultura eta gizarte-jarduerak buztartuz.

Errentamendua 10 urterako adjudikauko da, bi aldiz luzatu ahal izango da eta aldi bakotxa 5 urte baino gehiagokoa izango da.

Datozen egunetan, Azkuna Zentroak bere webgunean argitaratuko ditu lehiaketea adjudiketako klausula administratiboak eta plegu teknikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu