Sabin Abarrategik irabazi dau Ozaetan

Bizkaie! 2023-07-21 12:19   Bertsolaritzea

Izar Mendiguren, Manu Bendala eta Sabin Abarrategi izan dira irabazle 2023ko Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoan.

Sabin Abarrategi | Ikusi handiago | Argazki originala

2023ko Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren hirugarren saioa eta garagarrileko azken saioa Ozaetan egin da. Bertaratutakoen txalo zaparradearen bolumen dezibelimetroek Sabin Abarrategi aukeratu eben saioko irabazle.

Ozaeta-ko plazan egin da hirugarren saioa eta Iñaki viñasprek, Irati Andak, Hegoi Amabizkak, Orlando Arreitunandiak, Sabin Abarrategik eta Unai Andak hartu eben parte, Ohiane Perearen gidaritzapean. Saio ederra egin eben.

35 gradu marketan zituan termometroak Ozaetako plazan arratsaldeko zazpiretan, baina horrek ez zituan bertsozaleak ikaratu eta 30 bat entzule batu ziran saioaz gozetako.

Santxa Otxoa de Ozaeta, Elgeako haizerrotak eta beste hainbat gai izan zituen bertsolariek kantetako. Asmakizunetan be ibili ziran bertsolariak saioaren amaieran.

Kontuak kontu, Izar Mendiguren, Manu Bendala eta Sabin Abarrategi izan dira irabazle 2023ko Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu