Ehunmilak, naturea eta kirola bat eginik

Amaia Larruzea 2023-07-21 07:50   Ibilian-ibilian

Goierriren bihotzean.

Ehunmilak 

Maitasunagaz eta ilusinoagaz egiten diran gauzak, askotan gogorrak izaten dira baina vibra eta sensazino berezia eskaintzen dabe, izan be, Goierri garagarrilaren erdialdearen bueltan Ehunmilak koloretan janzten danean zoragarri egoten da eta emozino eta sentipen ederrak zabaltzen ditu inguru guztietan.

Inoiz baino jente gehiago hurreratu da, dorsal gehiago egon diralako eta bakotxean zona handiagoa hartzen doalako, dagoeneko arrunta izaten da Kataluniatik, Andaluziatik, atzerritik jente dezente gerturatzea parte hartzera. Gainera, gehien harritu nauena da gehienak errepetidu egiten dabela, lehendik egina dabela probaren bat edota bat baino gehiago.

Ezustea alde batetik errepetiduten dogunok mendi festa honen parte sentiduten baikara eta urteko helburutzat izaten dogulako, diziplina eta gogo barik ezin da, motibau eta helburu zehatzari eutsiz geure gorputza eta batez be, burua martxan jarten dogu.

Zer da Ehunmilak? Zeintzuk dira berezitasunak?

Hamabigarren edizinoa da aurtengoa eta ultratrailen artean, Euskal Herrian eta mendian barrena bere lekutxua egiten dagoan mendi festa da. Eta ez jaia parranda itzela dalako, nahiz eta egoten dan giroagaz ederto baten egiteko modua baina festa dinot hiru proba barrubatzen ditualako eta horrek egiten diran bitartean, igaroten dan leku bakotxean eta Beasainen bertan egoten diran giroa ikaragarriak dirako!

Ehunmilak, Euskal Herriko ultratrailik gogorrena da, 168 km eta 11.000 m d+. Aurten, ekatxak joko ebala eta, bildurrez, ordu biko atzerapenagaz urten eben parte-hartzaileak, garagarrilaren 7ko arratsaldeko 20:00etan eta azkenean, ez zan ekatxik egon eta ez eban euririk egin, beroa izan zan nagusi. Bertan, 472 korrikalari pilatu ziran. Beasaindik Usurbera, Mandubitik Izazpira, Zumarraga-Urretxu, Irimo, Gorla, Madarixa, Azpeiti, Zelatun, Tolosaldea, Txindoki, Etzegarate, Aizkorri, Oazurtza, Zerain, Mutiloa eta Beasain. Oro har, horreek dira igaroko dituen txokoak, nahiz eta imajinauko dozuenez, 168 kilometrotan are eta gehiago dira leku ederrak. Aitak egin dau oraingoan, hainbat urteren ostean, askotan egin badau be, ederra danoi eta bere buruari oraingoan emondako erakustaldia eta ilusinoa eta gogoa.

Goierriko 2 Handiak

Aurten, Euskal Herriko ultra txapelketea be izan da eta urtero legez, parte-hartzaileen mailea itzela izan da. Mendizale gehiago izan dira aurten Beasaindik 88 km eta 6000 m d+ ko ibilbideari aurre egiteko prest; hain zuzen be, 547 lagun. Gaueko 23:00etan plazatik urten eta jente piloa hurreratu zan bidean animetako esperantzeagaz: ikaragarria da ohiko musika zirraragarria urtekeran sentidu, arin-arinka hasi eta jentearen babesa sentidu eta handik Ordizirantz jo, denpora eta momentu guztietan, jente asko asko eta handik Zaldibirantz, hemen be, giro ederra, pilak kargetako babes nahikoa hartu, Gaztelu mendiko tontorrean beti kuadrilla ederra egoten da abesten eta animetan eta handik, Larraitzerantz jo eta hor be giro aparta, elektrotxarangea eta Txindokiko lepoan txalaparta soinuan aurrera, hemendik momentu gogorragoak gau betean eta animo barik, Uarrainerantz, haizeagatik babestu eta aurrera gogor, bertatik, Lizarrustira bajau eta handik Etzegaratera jo, azken tarte hau da psikologikoki gogorrena proban zehar eta aurten, lokatza edo basa arriskutsua be baegoan baina behin hau gaindituta, aurrera! Otzaurterantz egin, handik, San Adrianerantz eta bertatik, Aizkorrira igon. Bertatik, Oazurtzara bajau Zerainera, Mutiloara eta Beasainera! Lasterketa kuttuna.

Hirugarrenez egin dodana aurtengoa eta bereziki gustetan jat, motibetako ederra. Burua gogor entrenetea  eskatzen duena.

Marimurumendi

Hiru probetan laburrena baina ez, ostera, motza bere horretan, besteakaz alderatuta baino, maratoia baita honakoa. 350 korrikalarik urten dabe aurten Beasaingo plazatik eta ibilbide hau bestelakoa da. Usurbera igon, handik Murumendira, bertatik, Mandubiara, Kizkitzara, Atxurtzara, Izazpira, Arriaranera, Agortara eta Beasainera.

Amesa beti ames, beti ezbardin, sensazino eta bizipen diferenteakaz, urtero. Proba eta erronka kuttuna. Boluntario itzelak, 1400/1600 inguru, atontzaile eraginkorrak eta Goierriko afizinoa eta ingurua, ikaragarria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu