Zortzi talde garagarrilaren 22an hasiko dan IX. JazzEñen

Bizkaie! 2023-07-20 12:55   Musikea

Lucia Rey Hirukotea eta MOVE taldeek ekingo deutse garagarrilaren 22an.

Ondokoak dira aurtengo taldeak edo artistak: Lucia Rey Hirukotea eta MOVE (garagarrilakk 22); Carles Margarit Boskotea eta NGBM Laukotea (garagarrilak 23); Alto For Two eta Niño Josele (garagarrilak 24) eta Bandolero Laukotea zein Gonzalo del Val (garagarrilak 25). Danetara, 262 proiektu aurkeztu dira eta profesionalez osotutako batzorde batek egin dau zortzi taldeen hautaketea.

Zortzi taldeek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian joko dabe:

SGAE Fundazinoak, Donostiako Udalagaz, Donostia Kulturagaz eta Donostiako 58. Jazzaldiagaz alkarlanean, IX. JazzEñe eskainiko dau, Espainiako zortzi kontzertu eskainiz. Saioak garagarrilarenn 22tik 25era izango dira, eguerdiko lau saio bikotxetan, 12:30etik aurrera eta Victoria Eugenia Antzokian.

Hirugarren urtez jarraian, JazzEñe Jazzaldia Victoria Eugenia Antzokian atontzen dauen programazinoaren barruan txertatuko da (sarrerak: eguneko 8 euro. Jazzaldiaren eta Victoria Eugenia Antzokiaren webguneetan salgai).

Kontzertuak zuzenean jarraitzerik be izango da, hain zuzen be, urtero martxan jarten dan Youtube euskarriaren bitartez.

Erosi hemen JazzEñe 2023ko abono orokorra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu