Formula Student Silverstoneko zirkuituan lehiatuko da

Bizkaie! 2023-07-19 13:07   Kulturea

Lehenengoz ibilgailu elektrikoa eta ibilgailu autonomoa aurkeztuko ditue.

Bilboko Injinerutza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektua mundu osoko 100 unibersidade baino gehiagoren kontra lehiatuko da Formula Student lehiaketa entzutetsu eta zorrotzean, Silverstoneko zirkuituan (Erresuma Batua) garagarrilaren 19tik 23ra.

Formula Student Bizkaia proiektua azken ikasturte honetan gogotsu ibili da lanean Bilboko Injinerutza Eskolako 60 ikasle eta 3 irakaslek osotutako taldea. Alde batetik, FSB2023ren diseinu eta eraikuntza prosezuan azken belaunaldiko ibilgailu elektriko bat da FSB2023, trakzino osoa dauena; 0 km/h-tik 100 km/h-ra arteko belozidadea hartu leike 3 segundoan eta Endurance lasterketearen 22 itzuliak egin leikez, erritmo bizian. Bestetik, GidarIA izeneko made in Euskadi gidatze autonomoko lehen sistemearen diseinua be nabarmendu behar da. Sistema horren bidez, ibilgailu automatizatu batera konektau ondoren, inguruko sensoreen datuak aztertu eta zirkuitua modu autonomoan egiteko erabagi egokiak hartu leikezana.

Proiektuko ikasleek, irakasleen tutoretzapean, ikasturte osoan lan egin dabe beste herrialde batzuetako unibersidade onenek landutako ereduen kontra egiteko kapaz diran prototipo bi horreek amaitzeko. Holan, FSB2023 prototipo elektrikoak trakzino-sistema berezia dauka, errubera bakotxean integrautako lau motor elektrikok osotua. Injinerutza-erronka horri aurre egiteko, ikasleek eurek diseinautako software baten bidez bateria-sorta bat jarri behar izan dabe eta, horri esker, 110 zp-ko potentzia 228 kiloko pisuan sartu dabe. Ibilgailuaren egonkortasuna bermatzeko, ikasleek suspensino sistema barria eta pack aerodinamiko barria diseinau ditue, ibilgailuari edozein baldintzatan heltzeko.

Helburua da Top 10 zerrendan sartzea Formula Student UK Nazioarteko Lehiaketan.

FSB2023

Formula Student Bizkaia irakaskuntza-proiektu bat da, irabazi-asmorik bakoa eta, UPV/EHUko Bilboko Injinerutza Eskolearen babespean, ikasleen prestakuntzea, talentua eta enplegagarritasuna sustatzea helburu dituana.

Eredu horri esker, Bilboko Injinerutza Eskolan eskaintzen diran gradu eta masterretako 550 ikasle baino gehiago trebatzeko aukerea egon da eta, gainera, Europa osoko Formula Student lehiaketetan ikasturte osoan landu dabena probetako esperientzia bizi izan dabe.

Horrezaz gan, proiektuan bizitako prestakuntza eta esperientzia gero eta gehiago baloretan ditute gure inguruko enpresek, etorkizuneko erronkei urtenbidea emongo deutsen etorkizuneko injineruen bila baitabiz. Parte hartzen deben 40 enpresen artean Bizkaiko Foru Aldundia, Alunid, Bilboko udala, Batz, Idom, Imedusa, Inarak, Ingemat, Madit, Sener, Sistemodel eta Tecnalia nabarmentzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu